Oraingo honetan, Irakas Praktika onak kontuan hartzen dituen proposamen didaktiko bat landu behar dugu. Baina hasteko, zer da irakas praktika on bat?
Beste batzuen artean hauek azpimarratuko genituzke:
- Planifikatua izan behar da. Zer, nola eta zertarako aargi azaltzen du.
- Partaidetza aktiboa, talde lana, lan kooperatiboa, interakzioa ... bultzatzen du
- Ikaslearen interesa bultzatzen du. eta beraien beharretatik abiatzen da.
- Errealitatearekin, bizitzarekin lotuta dauden egoerak planteatzen ditu. Irakaskuntza funtzionala
- Irakaslearen papera, batzutan moderatzailearena da
- Balorazioa edo ebaluazioa bultzatzen duena
Ikasleek ibilbide bat diseinatuko dute Zuhaitz egunean gauzatuko dutena. Arlo ezberdinetatik egingo dute lan, horrela, zuhaitzen gaia ezezik modu transbersalean beste edukiak ere landuz.
Hizkuntza arloan, zuhaitzei buruzko testu deskriptiboak landuko dituzte beraien ezaugarri eta atal desberdinak ezagutzeko. Matematikan berriz, neurketak. Metroa ez ezik, gorputzeko atal desberdinak erabiliz honetarako. Eta Gorputz Hezkuntzan, ibilbidea ezagutzeko eta aurrez prestatzeko txangoa egingo dute.
Jarduera batzuk zehaztu baditugu ez dugu guztiekin amaitu. Ondoren erabiliko ditugun baliabideak zehaztu beharko ditugu.

No hay comentarios:
Publicar un comentario