miércoles, 2 de enero de 2013

Scoop it

Sarean dagoen informazioa eta baliabideak bildu eta besteekin partekatzeko herraminta interesgarria honakoa. Probatu beharko da ;-)





Informazioaren trataera: ikasleen "corta-pega" saihesteko praktika on baten eredua

Ikasleen artean oso ezagun dugun "Corta-pega"ren praktika saihesteko praktika eredu bat aurkezten digu Pere Marquesek artikulu honetan. Autoreak dioen bezala, garai berriek, baliabide berriak ekartzen dituzte eta honek metodologiaren berrikuntza ere eskatzen du.


http://www.wikisaber.es/comunidadwiki/blogs/blogpost.aspx?id=10313&blogid=25


Irudiaren iturria:
 http://www.superiormediasolutions.net/content-digital-tablets-mobile-web/#.UOS4WLZ0s5M

Pentsamendu kritikoa hezkuntza konpetentzia bezala

Gelako saioetan badago sarritan aipatu den hitz bat: kritikotasuna. Baina al dakigu zer den? Zertan datza pentsamendu kritikoa delako hori? Artikulu honetan honi buruzko informazioa zabaltzeko aukera izango duzue:


http://www.wikisaber.es/comunidadwiki/blogs/blogpost.aspx?id=16817&blogid=84

sábado, 15 de diciembre de 2012

Jolas-ikas: eskuekin jolastuz

Hona hemen gure taldeak sortu duen bideoa. Eskua protagonista izanik, hauek erabiliz egin daitezkeen jolas ezberdinak aurkezten ditugu bertan. Ea gustatzen zaizuen ;-)


jueves, 29 de noviembre de 2012

Blogaren erabilgarritasuna: hausnarketa

Bloga, hezkuntza tresna bezala, ohiko liburu, lan-koaderno eta irakaslearen azalpenez gain, lan egiteko modu berriak eskeintzen dituen euskarri erakargarri batean bihur daiteke. Proposamen didaktikoak lantzeko aukera zabalak eskeintzen ditu, baldintza bakarra ordenagailuak eta internetarako konexioa izatea direlarik. Hemendik aurrera, oso erraza gertatzen da Blog bat sortzea, ez dira ezagutza teknologiko handirik behar eta bera diseinatzeko aukerazko ereduak aurkezten ditu. 
Era eskotako Blogak sortu daitezke, irakaslearen Bloga, gaikako Blogak, proiektu bat lantzeko Bloga, ikasgelarena, irakasleen artekoa, eskolakoa, ikasle taldeena, bakarkakoa... Komunikaziorako tresna eraginkorra da, irakasleak edukiak zabaltzeko, jarduerak proposatzeko, aholku, ohar (ikasle nahiz gurasoentzat) edo lan ildoak zabaltzeko erabili dezake. Ebaluazio tresna bezala ere, irakasleak ikasleen ekoizpenak modu jarraian eta zuzenean ebaluatzeko aukera du, autoebaluaziorako ere aproposa izanik. Bloga erraminta aktiboa eta dinamikoa da, iruzkinen bitartez edonork hartu dezake parte modu erraz eta azkarrean, ekarpenak, iritziak edo zalantzak argituz. Bertan argitaratzen diren, informazio, eduki eta jarduerak ikasgelako espaziotik haratago doaz. Edonon izanik edozeinek du irakurtzeko eta parte hartzeko aukera, edukiak besteekin erraz partekatuz (guraso, lagun, beste eskoletako ikasleak...) Ikasleentzako tresna erakargarria izan daitekeela uste dut. Norberak bere gustora pertsonalizatu dezake, aplikazio, argazki eta gustuko loturak erantsiz. Gainera, testuez gain, argazki, bideo eta beste euskarrietan egindako lanak aurkezteko eta trukatzeko aukera dute. Bestalde ikasleen sormena, idazteko eta irakurtzeko zaletasuna pizteko, bakoitzaren irrikak edo hausnarketak konpartitzeko eta talde lana bultzatzeko erraminta aproposa dela iruditzen zait. Komunikazioa eta hizkuntza lantzeaz gain, konpententzia digitala eta informazioaren trataeran trebatzeko erabilgarria gerta daiteke, tresna teknologikoak erabiliz, irudiak aukeratuz, informazioa aukeratu, antolatu eta ezagutza berriak sortuz eta banatuz.


Mari Bernal Alberdi

miércoles, 14 de noviembre de 2012

Blogaren erabilgarritasunaren hausnarketa

Irakasle edo hezkuntza erakunderako, blogak, hezkuntza komunitate guztiarekin konektatzea baimentzen duen erremintan bihurtu daiteke. Adibidez, gurasoak, erakundeari edo ikasleen berriei buruzko informazioaz jabetu eta komentatu dezaten baimentzen du. Irakaslearentzako, blogak, bera eta ikaslearen arteko harremana sendotzeko lagungarria izan daiteke, ikasleengana beste forma batean hurbilduz, bere elkarrekintza gelara mugatu gabe. Adibidez, arloari materia gehigarria berehala blogean argitaratzen, informazio edo proiektu eta jarduera horiek aurrera eramateko beharrezko errekurtsoei sarbidea baimenduz, denborari etekin gehien ateratzen. Blogen erabilgarritasuna hezkuntzan sustatzen duten jardueren bitartez lortu nahi diren hezkuntza helburuen formulazioa argi izan behar dugu irakasle bezala. Honez gain, blogari emango diogun erabilgarritasuna argi izan behar dugu, ikasleek blogean sartzeko ohitura hartu dezaten, arloaren beste errekurtso bat bezala. Blogaren erabilgarritasuna gelan, ikasleekin lan egiteko errekurtso osagarri bezala izan behar da, gelan transmititzen den guztia baztertu barik, besteak beste, baloreak, jarrerak, gizarteratzea, ahozko adierazpena eta ikaslearen osotasunerako esanguratsuak direnak. Irakasleei, beste ikastetxeko ikasleekin, lankideekin eta abarrekin proiektuak, jarduerak eta bestelakoak, sortzeko, ikusteko, konpartitzeko eta eguneratzeko baimentzen digu blogak. Hau da, irakasleen prestakuntza eta irakasleen arteko komunikazioa errazten du, ideiak konpartitu, elkarlanean aritzeko, diseinatzeko eta beste batek egindakoa berehalako ikusteko aukera emanez, adibidez, beste ikastetxeko proiektuak ikusteko aukera eman dezake. Erabilgarritasun guztia hauek ez du blogak bakarrik lortzen, irakasleak klasean edo klasetik kanpo erabiltzen duen metodologian oinarrituz. Iratxe Benito Iturralde