jueves, 18 de octubre de 2012

Horma-irudiak egin eta besteekin elkarbanatu

Irakas praktika onak kontuan hartuz gure taldeak landu dugun proposamenean hainbat jarduera aurkeztuko ditugu. Ikasleek herriko zuhaitzak ezagutzeko asmoz ibilbide bat diseinatu eta prestatuko dute. Kanpo irteeran zehar argazkiak aterako dituzte; zuhaitzen hostoak, fruituak, gelakideen argazkiak... Ibilbidean ateratako argazkiekin hormairudi bat sortuko du talde bakoitzak. Horretarako GLOGSTER izeneko baliabidea aukeratu dugu. Horma-irudietan, argazkiak, testua, soinua eta bideoak txertatu daitezke. Baliabide interesgarria iruditu zaigu, dibertigarria eta lanerako aproposa. Testuak landu, konposizioak egin eta ekoizpenak euskarri ezberdinetan txertatzeko aukera ematen du besteekin elkarbanatzeko. Hemen eredutxo bat:

2 comentarios:

  1. Gure kartela amaitu gabe gelditu da...Oraingoz egunak 24 ordu ditu... baina polita baietz?

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. Bualaaaa!! Eleantea!!! Oain hasi behar det inbestigatzen nola ibiltzean oi.... jiji

      Eliminar