Jordi Adell pedagogoak hezkuntza praktika planifikatzeko zenbait oinarri eskeintzen dizkigu TPACK ereduaren bitartez.
Planifikazio "ikaslezentrikoa" proposatzen du, ikaslea da gunea eta hori izango da hezkuntza jardunaren abiapuntua. Zer da irakatsi nahi duguna? Nori? Hauek lirateke hasi baino lehen egin beharreko galderak.
TPACK ereduak hiru elementu ditu oinarri, disziplinaren arloko ezagutzak, ezagutza pedagogikoak eta teknologikoak. Hauen artean oreka mantenduz eta elkarri eragiten gure hezkuntza praktika hobetu daitekeela uste dugu.
Bizitzaren beste arlo guztietan bezala hezkuntzan ezezik, garrantzitsua da norabide garbia jarraitzea. Ikasleek landu beharreko konpetentziak izango dira gure praktika bideratuko duen "itsas-argia" ; ondoren erabakiko ditugu erreminta aproposak eta ez alderantziz.
Azkenik, kontuan hartu beharreko beste elementu bat dugu: Ebaluazioa. Arazoak hauteman eta zuzentzeko, eta orokorrean aurrera egiteko nahitaezkoa. Hezkuntzaren hobekuntzarako eta sortzen diren behar berriei aurre egiteko erreminta.
No hay comentarios:
Publicar un comentario