Irudiek gauzak kontatzeko duten ahalmena agerian gelditu da guztietan eta teknologiak eta gizarteak elkarren artean duten harreman estua ere.
Aurkezturiko lanetan, irudien lotura, musika nola dagoen txertatua, aukeraturiko irudiak esanguratsuak diren, segida kronologikoa eta bestelakoak aztertu genituen denon artean eta lan bakoitzak norberarengan sorrarazitako emozioez hitz egin genuen ere (nostalgia, denboraren igaroa, irribarreak...)
Gure lanari dagokionez badaude hobetzeko zenbait gauza. Irudiak segida kronologiko bat jarraitzen badute ez da hori musikaren kasua eta zenbait momentuetan belarriko mina ematen du. Hurrengorako musika eta irudiak hobeto lotu beharko ditugu. Horretaz gain, gaia aurkeztea ahaztu genuen... Badira hobetu beharreko beste batzuk ere, baina, tira, gure lehen Teknografia izateko ez gara zorrotzegiak izango ez da?
Erabilitako baliabidea: Microsoft Photo Story3 (Fotos narradas3)
No hay comentarios:
Publicar un comentario